Haüta Xiberoko Botza, Mezülari den bihotza

Orain Antenan: SOKA TIRA / KITZI KATZA

Entzün xüxenean.



Xiberoko Botzak « XORROTXAK » diska berria aurkezten dü.

azalaweb-3.jpg” XORROTXAK ” dizka, entzüten ahalko da dagün abentüaren 9-tik harat Xiberoan. 2007-ko otsailan Eüskal Herriko beste probintzi güzietan ere aurkitzen ahalko da. “Gara” egünkariarekin hedatüko da. Euskal Herritik kanpo bizi direnak aurki dezake gurekin harremanetan sartzez.Entzun zati bati
[Irakurri Gehiago…]

Argentinara joan eüskaldünen gütünak Mintzalekü emankizünean

Xiberoko Botzatik ekoiztü dügü Eüskal Irratietan hedatzen den Mintzalekü emankizüna. Bestordüz Irulegiko Irratiak dütü behazaleak Argentinara eramaiten. Üda huntan beraz, Noël Elorgaren lagüntzari esker, Xiberotik Argentinara izan eüskaldünen herexetarik ebili gira.

Beste 2 saioetan, Argentinan bizi eüskaldünek Eüskal Herrian baratü askazier igorri gütünen irakurketa entzün ahal üken ükezüe. 3 emankizün sartü dütügü web güne hontan, Artxiboak sailean.